Abendua Urola Garaian

gabonak

Abendua eta Gabonak ezohikoak izango diren arren, gure eskualdeko baliabide turistikoek abendurako hainbat jarduera eskainiko dituzte.

Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoak hainbat jarduera eskaintzen ditu egun hauetarako: erakusketa bat, bisita gidatuak, kabareta… Abenduko zubian, honako ordutegia izango du: abenduaren 5ean eta 8an, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; eta abenduaren 6an eta 7an, 10:00etatik 14:00etara. Bisita gidatuak 11:00etan egingo dira, euskaraz; 12:30ean gaztelaniaz eta 17:00etan euskaraz edo gaztelaniaz.

Abenduko gainontzeko egunetan ohiko ordutegiarekin jarraituko dute: asteartetik ostiralera eta igandetan, 10:00etatik 14:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Aitzitik, abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da museoa. Informazio gehiago eta erreserbak: 943 72 51 07 edo igartubeiti@gipuzkoa.eus

Olentzero abenduaren 6an iritsiko da Legazpira, hori bai, aldez aurretik erreserba egitea beharrezkoa da. Bestetik, Euskal Burdinaren Museoa abenduaren 5ean, 7an eta 8an irekiko da, 10:00etatik 14:00etara. Erreserbak eta informazioa Mirandaolako Turismo Bulegotik kudeatzen dira, 943 73 04 28 telefono zenbakian.

Urretxun, Urrelur mineral eta fosilen museoa ohiko ordutegian irekiko da: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 10:00etatik 12:30era. Abenduaren 8an, 24an, 25ean, 26an eta 31n itxita egongo da.

Bestalde, Iparragirreren berrehungarren urteurrenak, Iparragirreri buruzko bisita utzi digu Urretxuko kaleetan zehar, QR kodeen bidez modu autonomoan egiteko. Mapa Kultur-Etxean eta Urretxuko udalaren webgunean lor daiteke. Informazio gehiago: 943 03 80 88

Zumarragan, Antioko baselizak ohiko ordutegiarekin jarraituko du: ostiraletan 15:45etik 17:15era eta larunbat eta igandeetan 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Zubian, asteburuetako ordutegi bera izango du. Abenduaren 24an, 25ean eta 31n, ordutegi berezia egingo da: 11:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago: 616 24 54 63

Antioko Interpretazio Zentroa , ordutegi zabalagoan irekiko da zubian zehar: 10:00etatik 18:00etara. Abenduko gainontzeko egunetan, aurreikusitako ordutegiarekin jarraituko da, asteartetik ostiralera eta igandetan 10:30etik 14:30era eta larunbatetan 12:00etatik 14:30era eta 16:30etik 18:30era. Gainera, abenduaren 29an, 30ean eta 31n larunbatean egiten den ordutegian irekiko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Urola Garaiko Turismo Bulegoak 10:00etatik 18:00etara irekiko du abenduko zubiaren lau egunetan. Era berean, www.urolagaraia.com webgunea bisitatu edo 943 72 20 42 telefonora dei dezakezue Urola Garaiak eskaini dezaken guztia ezagutzeko.

2020-12-04T12:49:10+01:00December 4th, 2020|Berriak, Web berriak|