Duela egun batzuk, Nøgen talde donostiarrak Gipuzkoako toki sekretu batean joko zuela argitaratu zuen Gaztea Irratiak bere sare sozialetan. Kontzertuaren egunean bertan, urriaren 30ean, Ezkioko Igartubeiti Baserrian izango zela jakin zen hainbat hedabideren bidez (eitb, gaztea irratia).
Horrela, Nøgen taldeak, hasieran 30 lagunentzat zuzenean jo behar zuena, streaming kontzertu bat egin zuen, azken neurriak aplikatuz, eta hori bai, Ezkioko Igartubeiti bezalako leku berezi batean jotzeak dakarren magia galdu gabe.