Sagardo astea

Sagardo astea

Hemen da Ezkioko Igartubeiti baserrian urtero ospatzen den Sagardo Astea. Ohi izan den bezala, urrian izango da, urriaren 10ean, 11n eta 12an, hain zuzen ere. Egitarauan ikusiko duzue moduan, aurtengo edizioak asko du eskaintzeko: Kartela Sagardo Astea

Igartubeitiko dolarea martxan ikusteko aukera bakarra: Urriak 10, 11 eta 12 (12:00)

Dolarea martxan ikusteko eta sagardoa egiteko prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango du bisitariak. Zurezko egitura martxan entzutea, sagarrak nola zanpatzen diren ikustea, lehen muztioa usaintzea…zentzumenen gozamena da.

Antzezpenak baserrian: Urriak 10, 11 eta 12 (10:15/ 11:00/ 13:00)

Antzezpen baten bitartez, Kortaberria familiak XVI.mendean nola bizi ziren eta beraien lanbideak erakutsiko ditu.

Bisitak egoera berriari moldatuta egongo dira, bai edukierari dagokionez (10 pertsona ordu bakoitzean), bai bestelako neurriei dagokienez ere.

Toki mugatuak daude, beraz, aldez aurreko izen ematea beharrezkoa da: 943 72 51 07 edo igartubeiti@gipuzkoa.eus

Animatu parte hartzera, ez zara damutuko!

2020-09-30T12:49:13+02:00September 30th, 2020|Berriak, Web berriak|