._ZUMARRAGA

Zumarraga, hasieran, eremu bereiziz osatuta zegoen. Populazioa finkatzeko lehen gunea mendian garatu zen, haranaren hondotik urrun. Baserriak Zoraitz inguruan, Zumarragako Andre Mariaren elizaren inguruan, gaur egun Antiguako Ama Birjinaren ermita deitzen dena, Aranburun eta Elgarresta aldean zeuden.

XV. mendearen amaieran – XVI. mendearen hasieran, biztanleria haranera jaisten hasi zen (mendiko lurrak ez zuen ematen populazioaren hazkunde naturalerako). Eizaga auzotik hasi zen eta XVI. mendearen erdialdean Zufiaurre aldean bizi zen jendea iada, ibaiaren ondoan.

Zumarragako historian, 1930. urteak garrantzi handia izan zuen, herrian Esteban Orbegozo S.A. enpresa ezarri baitzen eta, aurrerago, industria-garapen handia eragin zuen udalerrian. Lanpostu asko sortu zituen, eta horrek inmigrazio handia ekarri zuen 50eko hamarkadan.[...]

Zer ikusi Zumarragan?

Beste herriak