._EZKIO
Ezkiok bi herrigune ditu, bata mendiaren hegalaren erdialdean kokatuta, eta bestea, GI-632 errepidearen oinean. Eskualdeko herririk landatarrena da, eta, zalantzarik gabe, Ezkiok jatorria, historia bizia eta natura irudikatzen ditu. Urola Garaiko landa-izaeraren adibide garbia da, eta egungo ondareak argi islatzen du lehen sektorearen garrantzia. Aipagarria da XVI. mendearen erdialdean eraikitako Igartubeiti baserria, euskal baserriaren Urrezko Aroaren ordezkari bikaina.
Ezkioko jarduera nagusia nekazaritza izan da beti, baina industrialdeen garapenak eragina izan zuen udalerri honetan ere, izan ere, 1950eko hamarkadan, Zumarragako industria-garapenaren ondorioz, lantegi ugari ezarri ziren bertan.[...]